Martxoan zehar, Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Natura Parkean, maila ezberdinetara egokitutako hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira. Katiuskak estudioko argazkilariak izango dira irakasleak eta maila ezberdinetara egokituko dira, ikastaroen gai nagusia natura izango delarik.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean, ondorengo ikastaro edo tailerrak eskainiko dira:

  • Martxoak 6, igandea: ARGAZKI KAMERAREN ERABILERA
  • Martxoak 13, igandea: NATURA-ARGAZKIGINTZA
  • Martxoak 20, igandea: GAUEKO ARGAZKIGINTZA ARDITURRIKO MEAZULOETAN

Ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 943 52 82 74 telefonoan edo katiuskak@katiuskak.com helbidera mezu bat bidalita. Informazio gehiago.