Eskaintza ezin hobea daukagu zuentzako!

Mendi ibilaldi gidatua + bazkaria sagardotegian

Larre-Gain (Hernani) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegiekin elkarlanean, 2016ean ere Gipuzkoako Parketxe Sareak goiz eder bat igarotzeko aukera eskaintzen dizue.

Goizari hasiera emateko, Aralar edo Aiako Harrian mendi ibilaldi bat egiten da, kultur eta natura ondarea modu atsegin batean ezagutzera eman eta balioztatzeko. Ondoren, Aiako Harriaren kasuan, sagardotegia bisitatzen da sagardoaren funtsa ezagutzeko. Goizari amaiera sagardotegiko menu eder bat dastatuz ematen zaio bi kasuetan. Eskaintza hau norbanakoei zein taldeei zuzendua dago.

Informazio gehiagorako Ataungo Barandiaran Museora ikus eskaintza (943 18 03 35)  edota Arditurriko Parketxera ikus eskaintza (943 49 50 69) deitu dezakezue.

Zatozte txotx egitera!