Gipuzkoako natura parkeetan goiz bat, egun bat edo egun bat baino gehiago igarotzeko aukera eskaintzen dute Anduetza, Arditurri eta Lizarrusti-Barandiaran parketxeek. Ikastetxeei zuzenduriko ingurumen heziketa eskaintza zabaldu berri dute eta bertan askotariko jarduerak aurkitzen dira, parketxean edota ikastetxean gai anitzak lantzeko aukera eskainiz.

Hiru gune, makina bat aukera!