Guztira 30.000 ikaslek hartu dute parte 2014-2015 ikasturtean Gipuzkoa eta Bizkaian Artelatzek kudeatzen dituen Eskolako Agenda 21eko ingurumen-hezkuntza programetan. Ikastetxe ezberdinak aritu dira eskola eta hiria jasangarritasunerantz bideratzeko lanean. Helburua, eskola-komunitate osoak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura ezberdinak bereganatzea izan da. Jorratu diren gaien artean, nagusienak elikadura jasangarria, hondakinak eta mugikortasuna izan dira.

Ikasturtea amaitzeko, ikastetxeetako ordezkariek udaletxe ezberdinetan ospatu diren udal foroetan hartu dute parte, udal ordezkariei urtean zehar egindako lanen emaitzak azaldu eta hobekuntzak egiteko proposamenak aurkezteko.

Aurten ere lan bikaina egin dute ikasleek! Zorionak guztioi!