Maiatzean zehar, udaberriko giroa aprobetxatuz,   parketxeetan askotariko jarduerak antolatu ditugu. Gai anitzak landuko dira adituen eskutik Aiako Harria, Aralar eta Aizkorri-Aratz Natura Parkeetan burutuko diren jardueretan, besteak beste, egitarau zabal honi hasiera emateko, igande honetan, maiatzaren 3an, txori kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da Mikel Olanorekin Anduetza Parketxetik abiatuta. Ibilaldi horrek aukera paregabea eskaintzen du entzumena landuz naturaz ikasi eta gozatzeko. Informazio gehiago: parketxesarea.org

Txoriez gain, geologia, narrastiak eta anfibioak ere protagonista izango dira beste jardueretan. Ander Izagirre adituak, gure natura parkeetako narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko digu egingo diren ibilaldi ezberdinetan:

Maiatzaren 10an ere, hitzordu berezia daukagu Aiako Harrian, izan ere, Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko kide den Txomin Ugaldek geologia eta meatzaritzako ibilaldia gidatuko du. Jakina da gune honek geologia aberatsa duela eta berebiziko garrantzia izan duela meatzaritza arloan antzinatik.

Jarduera guzti hauetan parte hartzeko, plazak mugatuak direnez, erreserba egitea gomendatzen da Parketxeetara deituz edo posta elektronikoz: