Egitasmo honen bitartez, Tolosan bizi diren 8-12 urte bitarteko haurrei entzun nahi izan zaie, hau da, hitz egiteko aukera luzatu zaie herria nola bizi duten jakiteko. Proiektu hau jarraia da, hau da, urtez urte lantzen da, urtero gazte belaunaldi berri bat sartzen delarik partaidetzara.

Landu dituzten gaien artean, besteak beste, azpiegiturekin lotutako baliabideak, gizarte arloa eta espazio publikoaren erabilerak daude. Ekimen honen bitartez, taldekideen elkar-ezagutza landu da ere.

Larunbatean, apirilaren 25ean, antzerki, txotxongilo eta bertso bitartez, kontseiluan landutakoa eta atera zituzten ondorioak azaldu zizkieten haurrek guraso eta udal ordezkariei. Bi eskaera nagusi luzatu zituzten: gurasoei, autonomia gehiago ematea; eta udal ordezkariei, beraien adineko gaztetxoei zuzendutako “agenda bat osatzea”.