Materia organikoaren gaikako bilketan parte hartzeko familia bolondresek izena emateko garatu den kanpainak erantzun positiboa izan du, izan ere 6.000 familia baino gehiago ari dira parte hartzen. Edukiontzi marroi berri honetan, jatorri organikoa duten hondakinak bilduko dira, etxean sortzen diren hondakinen %40 a suposatzen dutenak, beraz parte hartzen duten familien birziklatze portzentaia modu esanguratsuan handituko da. Familia hauei Errenteriako birziklatze portzentaia handitzeko azaldu duten jarrera bikaina eta ingurumenarekiko duten sentsibilitatea onartu behar zaizkie.

Artelatzeko hezitzaileak arduratu dira Udaletxean kokatu den bulegoan eta auzoz auzo ibili den informazio puntu ibiltarian materiala eta informazioa banatzeaz.