Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren sailak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin batera hezkuntza arloan hondakinen birziklapena eta prebentzioa sustatzeko kanpaina berrian elkarrekin la egiten dute. Gipuzkoako ikastetxeak hiri hondakinen prebentzioan, murrizketan eta birziklapenean murgilduta daude konpromisoak eta ardurak hartuz.
Kanpaina azaroaren 17an hasi zen. Orain arte, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 198 ikastetxek izena eman dute, Gipuzkoan dauden ikastetxeetatik, erdiak suposatzen du. Izen-emate epearekin kanpainako lehenengo fasea bukatutzat ematen dugu eta datozen asteetan beharrezkoak diren baliabide informatiboak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Horrela 2015ko martxoan materialak banatzeko.
Berez, etiketak eta paper birziklatuaren ezaugarriak, gaikako bilketaren ordutegiak eta bitxikeriak, birziklatutako tonerrak… bezalako gaiak jorratzen dituzten baliabideak nabarmentzekoak dira. Martxoan banatuko diren materialen artean, aldiz, nabarmendu daitezkeenak konpostagailua, gaikako bilketa egiteko edukiontziak eta “bocn’roll” edo ogitartekoetarako bilgarriak dira.