Aurtengo Europako hondakinen sorreran prebentzio astean Artelatzek guztiz murgilduta jardun da kanpaina eta ekintza ezberdinak antolatuz. Horietatik hiru ekarri nahi ditugu gogora.
- Bizkaiko Foru Aldundian iturriko ura edateko ekimena zabaldu dute beraien bulegoetan, bilera geletan eta erakundeak bere eraikin ezberdinetan dituen beste hainbat aretoetan. Kanpainarako erabili diren euskarri informatzaileak diseinatzeaz gain, 200 sorta antolatu genituen poltsa bakoitzean ondorengo elementuak barneratuz: pitxerra, edalontziak, euskarri informatzailea, erretilua eta eranskailua.
- Galdakaoko Udalak prebentzio asterako sentsibilizazio kanpaina antolatu du Ecovidrio eta Ecoembes erakundeen laguntzarekin. Kanpaina herriko hiru plaza nagusitan garatu da azaroaren 27tik 29ra gaikako bilketari buruzko datuak hobetzeko: kopuruak eta gaika biltzen denaren kalitatea. Horretarako, Artelatzeko ingurumen hezitzaileak birziklapenari buruzko informazioa emateaz gain, zalantzak argitzen zituzten bertaratu ziren Galdakaoko herritarrei.
- Gasteizko udalaren ekimenez eta Ecovidrio erakundearen laguntzarekin, beirazko ontziak gehiago eta egokiago jasotzeko hiriko kaleetan sentsibilizazio kanpaina garatu da. Artelatzeko hezitzaileek hiriguneko oinezkoen kaleetan zehar mezua zabaldu eta zalantzak argitu zituzten herritarren artean oparitxoak ematen zituztelarik.