“Lanera bizikletan” Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan zehar abian jarri duen sentsibilizazio ekimena da. Ekintza honekin lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu nahi da. Ekimenaren barne, sentsibilizazio hitzaldiak, euskarriak, bloga eta sare sozialak eta beste zenbait baliabide herritarren eskura jarri dira. Aisialdian ibiltzeaz gain, lanera egiten ditugun joan-etorriak ere oinez edo bizikletaz egin daitezke. Onurak ditu herritarren osasunean, ingurumenean eta hirigunean. Gure herriak egokiak dira horretarako: lantegiak gune handitan elkarturik daude, bizilekuetatik gertu eta gainera, bidegorri sareak lantokiak eta bizilekuak lotzen ditu. Bien arteko joan-etorriak oinez edo bizikletan modu eroso eta seguruan egin daitezke, autoa hartu beharrik gabe. Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainera, lantegien artean bizikletan aparkalekuak banatu ditu.Mugi gaitetzen bizikletaz edo oinez lanera joateko!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- EMAS ziurtagiria 2022/04/11
- “Euskara eta natura” txango gidatua Oieleku inguruan (Oiartzunen) 2022/03/16
- San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok “Birziklatu! Birziklapenerako totemak” ingurumen-sentsibilizazio kanpaina indartu dute, informazio-puntuekin 2022/03/16
- Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak (Naturklima) antolatutako gazte europarren topaketa dinamizatu du Artelatzek 2022/03/16
- Eskerrik asko guztioi eta laster arte! 2021/12/22