Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrenaren harira, egitarau berezia antolatu du Artelatzek Ataungo Barandiaran Museoan azaroan eta abenduan. “Hamaika objektu, hamaika kontu” erakusketa eta emanaldia izango da ekimen nagusia. Jose Migelen 11 objektu pertsonaletatik abiatuz, Jon Aizpuruak kontakizun bana prestatu die guztiei; horrela, Barandiaranen bizitza eta lana beste era batera ezagutzeko aukera izango dugu. Azaroaren 23an, igandea, goizeko 11:30ean izango da ekitaldi honen aurkezpena Barandiaran Museoan. Hortik aurrera, Museoan egongo dira ikusgai urte amaiera bitartean. Bestalde, azaroaren 30ean Marimundukok ipuin kontaketa eskainiko digu Museoan. Azkenik. abenduaren 14ean Jentilak Aralarren ibilaldi berezia egongo da Lizarrustitik abiatuta.