Donostiako Udalak hondakinen gaikako bilketa berria jarriko du abian aurten Parte Zaharrean. Gaikako bilketaren indizeak eta zerbitzua hobetzea dira helburu nagusiak. Horrela, hondakin gehien sortzen dituzten establezienduetan atetik jasoko dira hondakin organikoak, plastikozko, metalezko eta brik ontziak, beirazko ontziak, kartoia eta errefusa. Gutxiago sortzen dutenentzat eta herritarrentzat edukiontzi sistema erabiliko da.

Artelatzeko ingurumen-hezitzaile talde bat Parte Zaharreko Ostalaritza establezimendu eta komertzio guztiak bisitatu ditu ekimenaren informazioa emateko eta sortzen dituzten hondakinen inguruko oinarrizko datuak jasotzeko. Orain, jasotako informazioa aztertzen ari dira udaleko teknikariak, behar diren materialak eskatzeko. Urtea amaitu aurretik establezimenduetan materialak banatuko ditugu eta ingurumen-hezitzaile zerbitzuarekin jarraituko dugu.