Gure eguneroko zereginetan Ingurumen hobekuntzak lortzeko eskuratu genuen Ekoscan Araua. Eta ingurumen hobekuntzarako plan honek lorpenak, era azkar eta errazean antzematea ahalbidetzen duela esan dezakegu.
Ekoscan Arauaren ® ziurtagiria duten enpresek erronka bikoitza onartzen dugu:
- Batetik, ingurumen hobekuntzen lorpena sistematizatzea , urtez-urte,
- Eta bestetik, Arauaren ziurtagiria jaso eta hiru urteren buruan ingurumen arloan ezarritako legedia beteko dutela bermatzea.
Artelatz dagoeneko bigarren fasean dago, hau da, egiaztatu dugu ingurumen eskakizunak bete ditugula eta, horren ondorioz, Ekoscan plus Ziurtagiria jaso dugu.
Zer esanahia du agiri honek?
- Ingurumen-alderdiak hobetu izana adierazten duten emaitza kuantifikagarriak lortu ditugula.
- Aplika dakiokeen ingurumen-legeria betetzen dugula.
- Langileen parte-hartzea sustatu dela eta horretarako Hobekuntza Talde bat izendatu dela.
- Aintzat hartzen ditugula ingurumen-alderdiei lotutako datu ekonomikoak (barneko eta kanpoko kostuak).
- Artelatzen lorpenak ezagutarazten direla Ingurumena Hobetzeko Plana ezartzean.