Abuztuak 9an ibilaldi bat antolatu dugu Aralarren Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko irteera Luis Mari Zalduaren eskutik. Aukera ederra da, beraz, cromlechak, bizilekuak eta monolitoak gertutik ikusteko eta adituaren azalpenak jarraitzeko. Bi elkargune daude aukeratzeko, batetik Lizarrustiko Parketxetik irtetzea goizeko 9.00etan edo, bestetik, Aralarko Mankomunitateko langatik goizeko 10.030etan. Goiz osoa historiaurreko xehetasunak ezagutzen igaroko dugu eta 12.30tan bukatuko dugu Errekabeltz-en eta 14.00etan Lizarrustin. Parte hartu nahi al duzu? Helduek 5 euroko sarrera izango dute eta 12 urtez azpiko haurrek eta taldeek hirukoa.

Deitu lasai 943180335-688865069 telefonoetara edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.