Udarari begira ekintza berezi-bereziak prestatu ditugu Aiako Harria Parke Naturalean, Errenteriako Listorretatik abiatuz, ingurune eder hau ezagutzera emateko, bai familiei bai gainerako herritar orori zuzenduak, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta Errenteriako Udalaren elkarlanari esker. Hasteko, uztailaren 5ean goizeko hamarretatik eguerdiko hamabietara txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia izango duzue Mikel Olano adituaren eskutik. Bi aste geroago, uztailaren 19an, Kiko Alvarezek saguzarrei buruzko ibilaldi gidatua burutuko du arrats-gau partera: zortziretan hasi eta hamarretan bukatuko da. Abuztuan, aldiz, Historiaurreko eta Azpitarteko lehen gizakiak eta bizimoduak ezagutzeko tartea izango dugu tailer dinamikoen bitartez –abuztuak 9 arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara-. Abuztuari amaiera, 30ean, emateko jolas kooperatiboak eta haurrentzako tailerrak egingo ditugu arratsaldeko lauretatik seietara. Ekintza guztiak doakoak dira.
Izena emateko 943 495069 / 943 494521 telefono zenbakietara deitu edo email bat idatziarditurri@gipuzkoamendizmendi. net helbidera