Karakterizazioa Udaletxe parean egingo da ekainaren 7an, larunbata. Espazioa modu errazean nagusituko da lauki formako 60 m2ko eremua egokituko baita hesiak erabiliz.  Udal zerbitzuetako laguntzarekin hondakinen errefusa jasotzen dituen edukiontzi baten edukia lurrera irauliko da. Bertatik, gure hezitzaileek  zabor poltsak hartuko dituzte eta hezitzaile bakoitzak bere mahaian karakterizazioarekin hasiko da hurrengo atalak jorratuz: 1) hondakinak gaika bereizi, 2) familia berdineko hondakinak multzoka ipini, 3) multzo esanguratsu pilatzen denean kuboetan sartu eta pisatu, 4) kuboetan dagoena dagokion poltsa handietara bota.

Hiru hezitzaileetatik batek saioari buruzko aurkezpena egingo du eta jendearen zalantzak argituko ditu. Saioa hiru ordutako iraupena izango duela aurreikusten dugu ordu erdiro gaika bildutakoaren berri emango delarik, hau da, bertan egongo den kontagailu gisa erabiliko den kartelean apuntatzen joango dira lortutako emaitzak.

Egindako ekintzaren inguruan datuak aterako dira eta hauen emaitzak ezagutzera emango duten bi panel informatzaile egingo ditugu. Bertan, jarduerari buruzko datu esanguratsuak ipiniko dira eguneko eta urteko estrapolazioak azalduko direlarik: grafikak, diagramak eta irudiak barneratuz. Hurrengo buletinean saioari buruzko emaitzak jakitera emango ditugu. Laster arte!