Sei urte daramatza Txingudiko Zerbitzuak bigarren eskuko merkatua antolatzen Hondarribian ea Irunen. Aurten hiru  merkatu antolatuko ditu objektuen berrerabilpena sustatzeko  eta zaborrara botatzeko zorian dauden objektuei bigarren erabilpen bat emateko, horrela hondakin gutxiago sortzeko. Merkatu hauen filosofia etxeetan pilatzen ditugun objektuei irteera bat ematea da. Beraz, bai familiek, bai ikastetxeek eta GKEek lehentasuna daukete. Nahi duena www.txinzer.com webean  bidez apuntatu ahal izango da. Eskariak ugari direnez, Iruneko eta Hondarribiko bizilagunek eta elkarteek lehentasuna izango dute. Partikularrentzat parte-hartzea gauzatu daiteke postu baten bitartez edo gordailu salmentako sistemaren bitartez. Urte honetan berriro ere  bigarren eskuko merkatuek hondakinak prebenitzeko duten gaitasunarako kalkulo  sakona egingo da. Ziur askiliburuak, diskoak, bildumagarriak, apaingarriak eta bizikletak salduenak izango dira. Merka2dasoaren edizio   hau  Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak Kooperatibak  Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen 167. bigarren eskuko merkatua izango da.