Ekainari hasiera emateko proposamen bat azpimarratu nahi dugu Gipuzkoako Parketxe Sareako parketxeetatik. Hasteko Aiako Harria parke naturaleko Akola inguruan (Hernani) “Lurrari kasu eginaz” ibilaldi gidatua egingo dugu ekainaren 22an. Bertan, egunerokotasunean natura ezagutzearen erabilgarritasuna azpimarratuko da, nekazariek eta abeltzainek ingurunearen ezagutza nola erabiltzen duten erakutsiz. Larre Gain sagardotegitik abiatuz, bi ordu eta erdiko ibilaldia proposatzen dizugu goizeko 11.00etatik aurrera. Biziki interesgarria izango da fenologiaren inguruko hainbat ezaguera zabaltzeko, meteorologia eta ingurunearen arteko lotura aztertuz naturarekiko dugun ezagutza handituko dugu. Lekua erreserbatzeko 943495069 – 943494521 telefonoetara deitu edoarditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Gipuzkoako parketxe sarearen blogean informazio hau zabaltzeko aukera izango duzu! www.parketxesarea.org