Urteurren hori ospatzeko ikasturte honen amaieran programari buruzko erakusketa partehartzailea antolatuko dugu. Horretarako, urtero Hi! Hernani eta Ingurumena! programari lotutako erakusketa aprobetxatuko da EA21 edukiak barneratu ahal izateko. Erakusketa Biteri Kultur Etxean egiten dugu eta aurtengo datak hartuta daude maiatzaren 26tik 30era. Ohiko aretoa hartzeaz gain, Kultur Etxeko plaza erabiliko dugu ”egun” oso batez 10 urte hauen bilakaerari buruz agerraldia egin ahal izateko hitzordua. Maiatzaren 30a, ostirala. Ekimenaren helburu nagusia hauxe dugu:

  • 10. Urteotan landutako ingurumen aldagaiei buruzko kontzientziazio eta sentsibilizazio jarduera bat egitea.

Jarraian ipintzen ditugu 10 ikasturte hauetan jorratutako ingurumen aldagaiak. Gehienetan, gaiak duen zabaltasunagatik bi ikasturtetan landu izan da eta horregatik laburbilduz 6 ingurumen aldagai landu direla esan daiteke:

  • 04/05 Hondakinak
  • 05/06 Mugikortasuna (I)
  • 06/07 Mugikortasuna (II)
  • 07/08 Hondakinak (II)
  • 08/09 Kontsumoa vs. Hondakinak
  • 09/10 Ura (I)
  • 10/11 Ura (II)
  • 11/12 Biodibertsitatea (I)
  • 12/13 Biodibertsitatea (II)
  • 13/14 Elikadura jasangarria (I)

Proposamena planteatzean Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten herriko neska-mutilak informazio postuetan egotea bultzatuko dugu. Beraiek hitza hartzea nahi dugu orain arte jorratutako ingurumen aldagaiei buruzko informazioa herritarrei zabaltzeko. Denera 6 txoko informatzaileak atonduko dira bi karpatan banatuta. Txoko bakoitzean ikasle informatzaileak egongo dira, hauek aurten foroetan parte hartzen dutenen artean aukeratuko direlarik  Txokoetan udalak gai horiekiko egindako edota bultzatutako ekimenen berri emateaz gain, lan proaktiboa egingo da, adibidez etxeko konpostajean edo auzo konpostajean parte hartzeko gonbita luzatuz hondakinei buruzko txokoan.