Galdakaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Galdakaoko hainbat lekuetan materia organikoaren gaikako bilketa egiteko kanpaina abian jarri du hilabete honetan. Zehazki, Ipar eta Hego Gurutze , Gernika kalean eta Urretako, San Inazioko, Bekoa eta Tximelarre Goikoako auzoetan jarri da abian sukaldatu gabeko jatorri begetaleko hondakinak jasotzeko ekimena –bertan 13.512 bizilagun bizi dira-. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak -ek garatu du kanpainaren ekoizpena, diseinua eta kudeaketa. Martxoaren 3an hasiera eman genion kanpainari prentsaurreko baten bidez aurkeztuz eta apirilaren 5ean bukatu genuen Torrezabal kulturetxean antolatutako saio informatzailearekin.
Aurreikuspen guztiak gainditu dira , aipatutako zonalde horretan bizi diren familietatik ehuneko 33ak izen eman baitu, borondatez.
Bestalde, hondakin mota hau sortzen duten ostalariei eta merkataritza establezimenduei ere zuzenduta egon da kanpaina . Zehazki, zonalde honetan 24 ekoizle handi daude eta ingurumen-hezitzaileen bisita jaso dute. Horietatik, ehuneko 67ak parte hartzeko erabakia hartu du.
Kanpainaren eragin-eremuak bilketa pneumatikoa deritzogun 12 buzoi ditu bilketa sistema egiteko. Buzoi hauek ahalik eta banaketa orekatuenarekin instalatu dira eta aldez aurretik izena eman duten familiek parte hartuko dute soilik. Beraiek informazio zuzena eta beharrezkoak diren materialak jaso baitituzte . Sistema elektroniko baten bitartez parte-hartzea neurtzeko aukera Udalak izango dugu .