Duela gutxi Endara urtegiaren 25. urteurrena ospatu dugu Txingudiko zerbitzuekin batera. Urteurrena eta Uraren Nazioarteko eguna zela eta ate irekien eguna antolatu genuen bai Hondarribiatik bai Irundik abiatuta, urtegia bisitatzeko. Ingurumen hezitzaile batek Irungo eta Hondarribiako hornitze eta saneamendu sistemak nolakoak diren azaldu zuen 39 lagunen artean. Gainera, oraingo bisitan urtegia 1984. Urtean sortu zenetik izan duen bilakaera ere ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita hauetan ingurumen sentsibilizazioa lantzen dugu bai taldeekin, elkarteekin eta ikastetxeekin..