Konpostajean aditua den Artelatzeko teknikari taldea buru-belarri ari da etxean konposta egiten ari diren familiak bisitatzen. Errenterian hasi berri dituzte bisitak egiten; Hondarribian eta Irunen bigarren fasea ixten ari dira eta Donostian epe laburrean emango diote hasiera.
Aurrez hitzartutako bisita horietan familia bakoitzak etxean konposta nola egiten duen aztertzen dute: zer hondakin eta egituratzaile botatzen dituzten, aireztapen-maila, konpostaje-prozesuaren egoera, egindako konpostaren kalitatea… Era berean, parte-hartzaileei izan ditzaketen zalantzak argitzen zaizkie eta aholku pertsonalizatuak ematen zaizkie. Bisitatu diren herritarrek oso gustura eta eskertuak azaldu dira jarraipen-ekimen honekin eta hiri-hondakinak prebenitzeko ekimen horrekin jarraitzeko gogotsu agertu dira.