Umeen Gabonetako bi Parkeetan parte hartu du Artelatzek 2013ko Gabonetan. Barakaldon kokatuta dagoen BEC aretoan Birziklatzearen bingoa eraman genuen arrakasta haundia lortuz. Bilboko Udalak, Ecoembesek eta Ecovidriok babesten duten kanpaina hau Bilboko Areatzan abian jarri genuen udazkenean eta biztanlegoaren artean izandako harrera ona ikusita BECera eramatea erabaki genuen. Aurten 237.000 lagun baino gehiago hurbildu dira Barakaldoko parkera eta horietako askok hondakinak bereizteko abian jarri dugun ekintza berritzailea ikusteko edota parte hartzeko aukera izan dute. Irungo Ficobako aretoan ere, balorazio ona egin dute, han Txingudiko Zerbitzuen, Ecoembesen eta Ecovidriorekin batera haurren eta gazteen artean birziklapena sustatzeko ekintza ludikoa abian jarri genuen. 2013ko Gabonetan 11.500 bisitari izan ditu Ficobako Umeen Gabonetako Parkeak. Gure aldetik, balorazio oso ona egiten dugu, Birziklatzearen dama-jokoa dinamika ludikoen eta didaktikoen bitartez haurrek eta gazteek, eta baita gurasoek ere, birziklatzeari buruzko ezagupenak hobetu zituzten.