Azken sei urteetan ezarritako ildotik jarraituz, Gipuzkoako 166 ikastetxeek Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntzaren eremuan hondakinak prebenitu eta birziklatzeko abian jarri duten kanpainan parte hartu dute. Artelatz Ingurugiro Kooperatibak kanpaina hau kudeatu du beste urte batez. Aurten, ikastetxeei zuzendutako 23 ekintza proposatu dira hondakinak murrizteko eta birziklatzeko. Kanpaina, aurreko edizioetan bezala, kudeaketa birtualaren bitartez garatu da: ikastetxe bakoitzak ze ekintzetan parte hartuko duen erabakitzen du eta horiek garatzeko material berria behar baldin badu lineako sistemaren bitartez eskatzen du. Beraz, ikastetxeak hautatutako ekintzei dagozkien baliabideak eta jarduerak eskura jarriko ditu. Kanpaina ikastetxeetan arrakastatsua izateko, une oro aholkularitza izango da.