Gasteizko udaletxeak eta Ecovidriok Europako Hondakinen Prebentzioaren astea ospatu dute

Birziklaketan: zuk ere parte hartu! lelopean Gasteizko Udaletxeak eta Ecovidriok beira birziklatzeko sentsibilizazio kanpaina abian jarri dute Gasteizko erdigunean eta hainbat auzoetan. Ekimen honi lotuta, kaleko ekintzaz gozatzeko, artearekin lotutako paneletan argazkiak ateratzeko aukera eman zaie herritarrei. Gainera, Alde Zaharreko eta Zabalguneko ostalaritzako arduradunei zuzendutako zerbitzuari buruzko kanpaina garatu da indarrean dagoen beirazko ontzien gaikako bilketan parte har dezaten. Beira ondo bereizteko kanpaina honetan, informazioa zabaldu da aipatutako paneletan eta Gasteizko kaleetatik ibili den brigada berdearen eskutik. Brigada bitxi hau osatzen duten hiru pertsonai hauek erdigunean jardun dira Gasteizko bizilagunak kontzientziatzen jolas dibertigarri baten bidez. Beira nola birziklatzen den eta zein onura lortzen diren azaltzeaz gain, edukiontzi berdean zer bota eta zer ez  bereizten erakutsi dute, besteak beste.