Hondakinen zati organikoa bildu eta tratatzeko bi auzokonpostaje gune abian jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak Sasoeta eta Atsobakar auzoetan, etxola itxurako egitura banarekin. Guztira, 44 familiak eman dute izena, Sasoetan 21ek eta Atsobakarren 23k. Lehendik ere Zabaleta auzoan bada aurrera daraman ekimen bat, bertako auzokideek sustatuta. Informazio euskarriak banatzeaz gain, bilerak egin ziren ekimena azaltzeko. Izena emandakoekin prestakuntza saioak egin dira, kuboa eta giltza emanaz. Errenteriako Udalak ere, Fanderia eta Agustinak auzoetan informazio bilerak egin ditu auzokonpostaje ekimenak abian jartzeko. Udaberri aldera prestatuko dira guneak eta ikastaroak egingo dira izena emandakoekin. Gaztaño auzoan ere, auzkonpostaje gunea berriztatuko da, parte-hartzea zabalduz eta prestakuntza saio bat antolatuz.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- EMAS ziurtagiria 2022/04/11
- “Euskara eta natura” txango gidatua Oieleku inguruan (Oiartzunen) 2022/03/16
- San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok “Birziklatu! Birziklapenerako totemak” ingurumen-sentsibilizazio kanpaina indartu dute, informazio-puntuekin 2022/03/16
- Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak (Naturklima) antolatutako gazte europarren topaketa dinamizatu du Artelatzek 2022/03/16
- Eskerrik asko guztioi eta laster arte! 2021/12/22