Sasietako Mankomunitateak abian jarri du jada Urola Garaiko eta Goierriko ikastetxeei zuzendutako “Hondakinak kitto” izena duen kanpaina. Guztira 1.500 ikasleek hartu dute parte, 800 inguru Lehen Hezkuntzakoak -22 ikastetxe- eta 700 inguru DBHkoak. Lehen Hezkuntzako ikastetxeek azaroaren 4tik 28ra bitartean parte hartu dute, bigarren urtez bi orduko saioetan. Gazteenek lehenengo orduan aurkezpen labur bat izan dute beraien geletan eta, geroago, praktikan jarri dute ikasitakoa. DBHkoak, aldiz, aurten lehenengo aldiz abian jarriko dute abenduaren 11 arte. Hauek ere ordu t´erdiko saioa izan dute teoria barneratuz eta berrerabilpena lantzeko praktikak egin dituzte gipuzkoatruke web orrian.

Artelatz Ingurugiro Kooperatibaren teknikariaren hitzetan balorazio oso ona egiten dugu, ikasleak oso parte-hartzaileak dira eta harrera ezinhobea izan dute.