Tolosaldeako Mankomunitateak Ecovidriorekin batera Mankomunitateko bost herrietan “Aukeran… berdea” sentsibilizazio kanpaina garatu du  irailaren 24tik  28ra.  Kanpainaren helburu nagusia iglu berdean zer bota behar den eta zer bota behar ez den argi eta garbi azaltzea izan da.

Horretarako hiru jolas ezberdin prestatu dira: Emaiozu buelta, birizklapenari bultzadatxoa eta hondakinen gurpila. Jendeak oso begi onez hartu du kanpaina eta proposatutako jolasetan gustora jolastu du beirazko boteilak, potoak eta fraskoak soilik bota behar direla ikasiz.  Jolasetan parte hartu duten guztiei kanpainaren oroigarri gisa  beira birziklatuz egindako eskumuturreko edo lepokoak  edota iman edo txapa bat egiteko aukera eman zaie. Guztira aktiboki 450 pertsonetik gora parte hartu dute planteatutako jolas eta tailerretan baino azpimarratzekoa da, kanpainak duen ikusgarritasunagatik, informazio orokorra jende gehiagorengana iritsi dela.