Hilabete honetan, herritarrei zuzenduriko kanpaina bat antolatzen du Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten herri ezberdinetan, Ecovidrioren laguntzaz. Kanpaina oraingo herri hauetan gauzatu da: Zizurkil –irailaren 24ean-, Anoeta –irailaren 25ean-, Berrobi –irailaren 26an-, Amezketa –irailaren 27an- eta Tolosan –irailaren 28an-, guztietan arratsaldeko 16:00etatik 19:30ak arteko ordutegian Tolosakoak ezik, hau, 10:00etatik 13:30etara burutu da. Kanpainaren helburu nagusia, iglu berdera zer bota behar den jakitea da.  Gaur egun, gai hau menderatzen dugula uste badugu ere, oraindik asko eta asko dira edukiontzi honetan agertzen diren akatsak. Guzti hauen inguruan gehiago sakontzeko asmoz, antolatu da kanpaina.  Hiru ekintza ezberdinen bitartez herritarrak iglu berdera zer bota daitekeen (beirazko ontziak soilik) eta zer ezin den bereiztuko du (edalontziak, zermikazko katilu zein platera, bonbilak…).  Kanpainaren oinarria iglu berde forma duen puzgarri erraldoia da; puzgarria kanpainaren oinarri gisa erabiltzeaz gain, informazio oinarri gisa ere erabiliko da,  bertan agertuko baita argi eta garbi irudikatuta zein gauza bota daitezkeen eta zein ez.  Puzgarriaren inguruan, jolasak egongo dira.  Jolasak heldu zein umeentzat diseinatuta daude beraien partehartzea sustatu  eta edukionzi berde eta  orohar birziklapenaz hiz egiteko. Jolastean parte-hartzen duen herritar oro, jarraian berak egindako beirazko bitxia, zein txapak zein imanak  egiteko aukera izango du, kanpainaren oroigarri gisa.