Datorren uztailaren 13an, larunbatarekin, Ataunen ibilaldi magikoa egingo da Joxe Miel Barandiaran Museotik abiatuta. Arratsaldeko seietatik aurrera Barandiaran museoa, errotatxo eta zerrategia bisitatetzo aukera izango dute bisitariek. 19.30ak aldera antigoaleko labean ogia nola egiten den ikusgai izango dugu eta arratsaldeko 20:30etik aurrera ibilaldi magikoa antolatu dute Jentilbaratza Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak, Ataungo udalaren laguntzarekin. Ataungo San Gregorio Auzotik abiatuko da eta San Martinen bukatuko da. Ibilaldia adin guztientzako dago zuzendua. Garai bateko ipuin eta kontakizun harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Benetako historia eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugu bertatik-bertara. Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea (Barandiaranen bizilekua), Perune-zaharra baserria (Barandiaranen sortetxea) ikusiko ditugu eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dugu ibilaldia. Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar. Doakoak izango dira jarduera guztiak baina aurrez izena ematea komeni da uztailaren 10erako, helbide elektroniko bidez: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net edo telefonoz 943180335-943670637-685758726 – 645006507.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- EMAS ziurtagiria 2022/04/11
- “Euskara eta natura” txango gidatua Oieleku inguruan (Oiartzunen) 2022/03/16
- San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok “Birziklatu! Birziklapenerako totemak” ingurumen-sentsibilizazio kanpaina indartu dute, informazio-puntuekin 2022/03/16
- Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak (Naturklima) antolatutako gazte europarren topaketa dinamizatu du Artelatzek 2022/03/16
- Eskerrik asko guztioi eta laster arte! 2021/12/22