Herriko neska-mutilak ingurumen arazoen hausnarketan parte hartzeko programa dugu eta Artelatzek garatzen dituen proiektu askotan hurrengo ikasturteari begira (2013/14) jarraitzeko konpromisoa berretsi egin dugu, besteak beste: Azkoitia, Donostia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Urnieta… Proiektu honi esker adin gutxikoei herriko kudeaketan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie eta baita eskola-elkarteari ere. Modu honetan proiektuak dituen hiru ardatzetatik: curriculum-txertaketa, ikastetxeko diagnostikoa eta herriko diagnostikoa-partaidetza, Artelatzeko zereginak azken horretan murgiltzen dira herriko arazoei aurre egin ahal izateko helburuarekin beraien ikuspegia kontuan hartuta. Arazo hauek ingurumen alorrekoak dira, adibidez: energia, hondakinak, elikadura, kontsumoa, ura, biodibertsitatea… eta ikasleek tokiko ikuspegitik aztertzen dituzte antzemandako gabeziak, ondorioztatutako proposamenak eta hartutako konpromisoak udalbatzari helarazten dizkiotelarik. Hau guztia herriek duten Agenda 21 programan barneratu behar da eta udalbatzarrek aintzat hartzeko konpromisoa hartzen dute. Proiektuak aspektu hezitzaile ugari ditu eta hauei guztiei bertan lanean jarduten garen adituek kementsu eutsiko dizkiegu hurrengo ikasturterako prestaketa lanetan hasi baikara!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Eskerrik asko eta laster arte! 2022/12/22
- Urte oparoa parketxeetan 2022/12/22
- Sentsibilizazio-kanpaina bide publikoko zigarrokinen arazoari ikusgarritasuna emateko 2022/12/22
- Jardueraz betetako urtea Andoainen 2022/12/22
- Udazkena Gipuzkoako Parketxeetan 2022/11/22