Tolosako Artelatz Ingurugiro Kooperatibak gogoz ekin dio urte hasierari Interneteko eta sare sozialetako arloan. Duela hilabete Facebook orrialde berria estreinatu ondoren, oraingoan webgune berria zabaldu du blog formatuan egungo joera berritzaileak bereganatuz. Albisteen atala, zerbitzuen atala, guregan konfidantza izan duten bezeroen atala mantentzen dira sare sozialetara leiho berri bat irekiz itxura berriago, gaurkotuago eta garbiago batekin. Artelatzek kalitatearekin, berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin konprometituta dago, hori nabarmentzen da “gure bezeroak” atalean urtez-urte bezeroek guregan konfindantza berresten baitute. Hori gutxi balitz ere, harro sentiarazten gaituen lantaldea daukagula esan dezakegu, beraz “nortzuk gara” atalean guztion aurkezpen laburra zabaltzea erabaki dugu betidanik sustatu izan dugun elkarlana partekatzeko. “Ingurumena dugu ardatz nagusia” leloak gure lanaren muina argi uzten du, ingurumena zaintzeko grina.
Webgune berria erabilgarriagoa da eta begirada bat ematera gonbidatzen zaitugu, horretarako albisteak atalean garatzen ditugun kanpainak, ekintzak eta aktibitateak aurkituko dituzu, eduki laburrak eta atseginak irakurtzeko. Ebuletina jasotzeko aukera paregabea duzu beheko aldean dauden hutsuneetan zure izen-abizena eta posta elektronikoko helbidea idatziz. Jakin badakigu gaur egungo joeren artean lineako komunikazioa ikus-entzunezko ildotik dihoala eta horregatik Flickr eta Youtube kanalak ireki ditugu Facebook sare sozialarekin batera. Azken 20 urteetan zehar gure lantaldeak batu duen eskarmentua gure bezeroen eskura jartzen saiatu gara diseinu berriarekin. Webgune berria ikustera gonbidatzen zaitugu!