Behe Bidasoako eskualdean 3.000 etxe inguru dago  sortzen duten materia organikoa  konpostatzen hasteko moduan. Horietatik,  gaur egun  743 familia ari dira konposta egiten horretarako kokatutako konpostagailuetan,  Txingudiko Zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzaren Sailak 2005. urtetik aurrera garatutako kanpaina ezberdinei esker. Hemendik aurrera, Txingudiko Zerbitzuek Artelatz ingurugiro zerbitzuak kooperatibari  etxe konpostaren eta auzokonpostajea sustatzeko kanpainaren ardura eman dio. Aldi berean, auzo konpostajea eta etxe-konpostajea egiten ari diren 743 familiekin ikerketa zehatza egingo dugu. Kanpaina honen bitartez konposta egiten ez duten familiak animatu nahi ditugu etxeko hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko.