BAI EUSKARARI ziurtagiria eskuratzeak Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak kooperatibak duen euskararen erabilera maila altua berresten du. Lantaldeko kide guztiek dute hizkuntza gaitasuna; enpresaren irudi korporatiboan, hizkuntza paisaian, barne zein kanpo harremanetan eta baita sortzen ditugun dokumentu eta euskarrietan ere euskara da hizkuntza erabiliena.

Ildo horretan jarraitzeko eta sakontzeko helburu berriak ere finkatu ditugu. Ziur gaude onuragarria izango dela bai gure bezeroentzat bai enpresaren funtzionamendurako.