Urtero bezalaxe, Europa osoan Mugikortasunaren astea ospatu dugu hainbat ekitaldiekin. Artelatzen kudeaketa eta Lasarte-Oriako babesarekin udalerri honetan zenbait ekimen proposatu genituen. Aurten, “Parte hartu zure hiriko Mugikortasun Planetan: mugi zaitez norabide egokian!” izan da leloa. Txikienek ederto pasa zuten bizikleta-festan, mugikortasun-parkean eta jolas didaktikoetan parte hartuz –ONCEren laguntzaz-. Muittu manttangorri hiribusa eta bidegorriaren sustaketa izan dira aste honen bi ardatz nagusiak. Bizikleta aukera ezazu! Ingurumena zaintzen duzu, kirola egiteaz gain, onuragarria da zure osasunarentzat.