Etxeko olioa biltzeko kanpaina martxan jarri zuten Ekograsek eta Txingudiko Mankomunitateak apirilean Artelatzen laguntzarekin. Etxeko olioa erabilia kalean dauden olio bilketarako edukiontzietan uztea gonbidatzen zen bertan. Birziklapenaren magoak eginiko kale ekintzak, irratiko iragarkiak eta foileto baten buzoneoak horretara lagundu zuten. Foiletoan 12 eranskailu zeuden; brik, plastiko edo beirazko ontzi batean gordetzen da erabilitako olioa; ondo itxi; foiletoan zetorren pegatina jarri eta kaleko olio-edukiontzian uzten da. Hilero, urte batean zehar, Ekograsek ausaz aukeratuko ditu hauetako eranskailudun 3 ontzi eta sarituak Bidasoaldeko jatetxe batean bi pertsonentzako bazkari edo afari batekin. Ez ahaztu! Txingudin olioa birziklatzeak saria du!