Aiako Harria Parke Naturala ezaugarri nagusiak bere edertasun ikusgarria eta erakargarritasuna dira, horregatik da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitatuena. Mendigunea, Piriniotako Mendikatearen muturretako bat izateaz gain, Euskal Herriko formazio geoogikorik zaharrenetakoa da (orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa). Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik.Teknologia berriei esker 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna.