Pasa diren azken urteetako emaitza onak ikusita, 2012ko ekainean Merka2dasoa bigarren eskuko merkatuaren edizio berria abian jarri zen Irungo Zabaltza plazan. Beti bezala, aurtengo edizioaren helburu nagusiena hondakin gutxiago sortzea eta herritarrengan prebentzioaren ideia zabaltzea da, eskualdeko jendearentzat erabilgarri den objektuak saldu, erosi edo trukatzeko gunea sortuz. Urtero jendearen parte-hartzea areagotuz dihoa, aurten 50 pertsonek eman zuten izena salmenta postua eskuratzeko. Merkatuan diskoak, jolasak, aintzinako gauzak, apaingarriak eta bestelako objektuak ikusgai egon ziren. Ekainaren 16an ospatutako Merka2dasoara ehundaka lagun hurbildu zen bai Irunetik bai Hondarribtik ere, beraz, jendearen parte-hartzea ikusita balante bikaina egiten du antolakuntzak.