Tolosaldeko Mankomunitatearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz, Tolosako San Blas garbigunean abian jarri da zerbitzu berri bat: Berrerabigunea. Garbigunera eramaten diren hondakinak mota askotakoak dira, nagusiki ohiko gaikako bilketen bidez jasotzen ez direnak edo zabor-poltsan sartzen ez ditugunak; bertan sailkatu eta hondakin-motaren arabera birziklatzen dira. Ekimen honen bidez, bigarren aukera eman nahi diegu bertan jasotzen ditugun hainbat objektuei, berrerabiliak izan daitezen, hau da, hiri-hondakinen prebentzioa bultzatu nahi dugu. Horretarako San Blas garbiguneko eremuan bi kabina prestatu ditu Artelatzek Tolosaldeko Mankomunitatearentzat erakusleiho moduan. Batean traste handiak izango dituzu ikusgai (altzariak, etxetresna eletrikoak, bizikletak…) eta bestean, berriz, txikiak (jostailuak, etxetresna elektriko txikiak edo etxeko apaingarriak).