Ingurumenarekiko eta naturarekiko sentsibilizazioa eta errespetua indartzea, Donostian ingurumen mailan garatzen ari diren ekimen garrantzitsunetaz informatzea, Urgull mendiko flora eta faunaren dibertsitatearen ezaguera erraztea edo bizimodu iraunkorragoaren aldeko eredua sustatzea, hauek dira Natur Txokoa 2012ren helburu nagusienetarikoak. Cristina Enea Fundazioa, Artelatzen bidez, Urgull mendian antolatzen den Natur Txokoa programaren kudeaketaz arduratuko da. Oporraldian eta aisialdi garaian garatzen den ingurumen-hezkuntzako programa da eta Gobernadoreko baterian garatuko da. Uztailak 1ean hasita abuzutuak 31a bitartean garatuko da, zabaltze orduak 11.00etatik 13.30tara eta 17.00etatik 20.00etara izango direlarik. Astean bi egunetan (astearte eta asteazkenetan) jarduera berezi bana programatuko da arratsaldeko 18.00etan.