Sanmarko Mankomunitateak Merka2sanmarko bigarren eskuko merkatuen kudeaketa eman zion Artelatzi urtearen hasieran. Antolakuntzak bosgarren edizioaren balantze bikaina egin du eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei merkatuetan parte hartzeagatik bai bisitari gisa, bai parte-hartzaile gisa. Oraingo honetan, sei tona hondakin berrerabili dira saldutako objektuekin. Otsailean hasita eta apirilaren 1ean bukatuta guztira hamar merkatu izan dira aurtengo edizxioan ospatu direnak: Hernanin, Urnietan, Pasaian, Astigarragan, Lezon, Lasarte-Orian, Oiartzunen, Donostian, Errenterian eta Usurbilen. Aurten ere jendetza hurbildu da hondakinen sorrera murrizteko helburu duen ekintza honetara, 25.300 lagun inguru, hain zuzen ere, Donostiako merkatuan 12.000 lagun inguru pasa zirelarik.