San Marko Mankomunitateko Lehen Hezkuntzako eskola guztiei zuzendutako kanpaina abian jarri da 2011-2012 kurtsoan. “Murriztu, zirt edo zart” lelopean 66 ikastetxeetako 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte ekintza berritzaile honetan. Mankomunitateko 10 udalerrietako ikastetxe bakoitzak Lehen Hezkuntzako 3 ziklotik hautatutako maila bateko irakasleak, gurasoak eta ikasleak dira ingurumen-hezkuntzako kanpaina honen zuzeneko hartzaileak. Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea, hondakin gutxiago sortzen laguntzea eta hiri-hondakinen kantitatea murriztea eta berrerabiltzea izan dira erronka nagusienak. Aukera ederra, beraz, Mankomunitateko ikasleek era dibertigarri baten bitartez ohitura jasangarri baten alde egiteko eta gaineratzeko bere ohiko hezkunzan.