Tolosaldeko Mankomunitatean azken urte hauetan errefusa eta organikoaren karakterizazioak egin dira gaikako bilketen eraginkortasuna aztertzeko asmoz. Azken urte honetan, Artelatzen eskutik, maiatza eta uztailaren artean, 40 karakterizazio egin dira.
Artelatzeko lantaldeak ilusio handiz hartu du erronka berri hau, hondakinen zatiki desberdinak egiterakoan, pisatzerakoan eta datuak lortzerakoan oso metodikoak eta zorrotzak izanez. Lan guztia aurrez antolatuta eta era ordenatu, txukun eta garbi batean eraman da aurrera.