Aurten azaroaren 19tik 26ra ospatu den hondakinak prebenitzeko Europako astearekin bat eginda, hondakinen sorreran murrizketa, gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko hainbat ekintza burutu ditu Artelatzek.
Gasteizen, lau hezitzaile joan-etorri gehien duten kaleetan zehar ibili dira, kanpainako mezuak zituzten biniloz apaindutako edukiontzi eta banderatxoak eramanda, modu honetan hiritarrak gaikako bilketa eta birziklapenean modu egokian eta ahalik eta gehien parte hartzera animatuz. 4.800 harreman baino gehiago lortu dira.
Basaurin birziklapenaren alde bi saio gauzatu dira, non panel eta jolas parte-hartzaileez hornitutako bi triziklo udalerritik zehar ibili diren. Proposatutako jolasetan 423 pertsonatik gora hartu du parte.
Santurtzin, karpa puzgarri batez osatutako informazio puntu baten inguruko bi saio egin dira, Parte-hartze oso handia izan dute bi saioek, zeinetan egin diren jolas, tailer eta zozketek harrera handia izan duten. Gainera, birziklapenaren alde saio bat gauzatu da, 800 pertsona inguruko partaidetzarekin.
Galdakaon, udalerriko postontzi guztietan 2017ko “Birziklatu zalantzarik gabe” egutegia banatu da.
Sasieta Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan “Hondakinak Kitto!” ingurumen heziketa kanpaina gauzatzen ari da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutakoa eta parte hartzaile bikaina izaten ari dena.