Galdera honi erantzuna Anduetzako Parketxean (Zegama) emango zaio Aste Santuko jai egunetan, izan ere, “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerra eskainiko da ostegun, ostiral eta larunbatean.
Anduetza Parketxeak, egurraren tenpluak, mundu osoko 1.500 egur oholtxo baino gehiago gordetzen ditu eta 177 zuhaitzen enborrak. Erakusketa hau baliatuz, bisitariek bost zentzuak egurrean jarriko dituzte, egur oholtxoak ukituz, usainduz, kolpekatuz, kolore ezberdinez gozatuz eta nork daki, beharbada, dastatuz ere.