Artelatzeko ingurumen hezitzaileak Eguberrietako Haur Parkeetan izan dira aurten ere birziklapena sustatuz. Donostiako Kursaal aretoan eta Portugaleteko Zubialde kiroldegian kokatu ziren parkeetara, Ecovidrio-ren beiraren birziklapenari buruzko jolas eta dinamika ludikoak eraman genituen: eskulan tailerrak, beirazko ontziekin lotutako jolasak…
Irungo Ficoba aretoan ere, familia, haur eta gazteei zuzenduriko hondakinen kudeaketa eta sailkapenari buruzko gunea dinamizatu genuen. Ecovidrio eta Ecoembes-ek babestutako birziklatzearen dama jokoan gustura aritu ziren parte-hartzaileak eta ondo pasatzeaz gain, dinamika didaktikoen bitartez birziklatzeari buruzko ezagupenak hobetu zituzten.Beste behin ere, hiru parkeek arrakasta handia lortu dute eta egiten dugun balorazioa oso positiboa da.