Otsailaren 20an Artelatz-eko kide batzuk Sara etxea bisitatzeko aukera izan genuen, Igor Aierbe (Ataungo alkatea) eta Josemari Velez de Mendizabal (Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidentea)-en eskutik.
Bertan bizi izan zen Jose Migel Barandiaran, Pilar hilobarekin, 17 urte erbestean pasa ondoren, 1953an Ataunera itzuli zenetik 1991an hil zen arte.
Sarako Bidartea etxea eredutzat hartuta egin zuten; Lapurdiko herri horretan igaro zituen erbesteko urtetik gehienak.