Bidasoako itsadarrak bere bokalean hezegune bat osatzen du irla ezberdinez osatuta eta, baita ere Osinbiribil eremuaz. Leku horretarako Irungo Udalaren enkarguz Artelatzek 7 interpretazio-panelen edukien idazte lana, diseinua, maketazioa eta arte finala gauzatu du bertako ondare naturalaren aberastasuna azpimarratzeko.
Paneletan aipatutako eremuari buruzko ezaugarriak jaso ditugu, berreskurapen progresiboa izaten ari den bertako inguru naturalaren ezaugarriak azpimarratuz, nahiz eta mendeetako giza jardueren presioa jasan. Bertan jorratu diren eta dagoeneko kontsultatu daitezkeen zazpi gaiak ondorengoak dira: giza jarduerak, lezkadia, sorrera eta bilakaera, belardia, apo korrikalaria eta orokorra non bertan mantentzen diren ingurumen balioak jakitera eman ditugu.