Hondakinen bereizketan Zarauzko bizilagunei zuzendutako sentsibilizazio ekintza bat egin genuen ekainaren 7an, goizez, herriko Musika plazan Zarauzko Udalak antolatuta Artelatz Ingurugiro Kooperatibaren laguntzaz. Guztira birziklatu zitekeen ia 90 kilo hondakin jaso genituen hiru orduko saioan. Artelatzeko 3 teknikariek lauki formako eremua egokitu eta bertan errefusa jasotzen zituen edukiontzia ireki eta zabor poltsak aztertu zituzten. Banan-banan poltsak ireki eta karakterizazioa egiteari ekin zioten. Hezitzaile bakoitzak, mahaian bereizten zuen poltsetan zegoen errefusa familia berdineko hondakinak edukiontzi txikietan ipiniz. Plastikozko ontzi hondakinak edukiontzi horira, paperezkoak urdinera, beirazko ontziak berdera, organikoak marroira eta beste objektuak garbigunera. Guztira 89 kilogramo hondakin bereiztu ziren, balantza batzuetan hondakin multzoak pisatu eta poltsa handietara bota zituzten, aurretik kioskoan zegoen kontagailu batetan emaitzak apuntatuz. Ondorioen artean, nabarmentzekoa da edukiontzi orokorrera botatako hondakin gehiena bereizi daitekeela, ehuneko ia 90a izanik. Gaika, karakterizazioan jasotako datuak hauek dira: papera eta kartoiaren % 10,11, ontzi arinak %11,24 beirazko ontziak %11,24; gai organikoa %56,17 eta errefusa, %11,24 alferrik galtzen dira. Emaitza hauekin ezagutzera emango dira panel informatzaile batzuetan eta urteko estrapolazioa egingo da
Zarauzko jendea hurbiltzen zen karakterizazioa gertutik ikusteko eta hezitzaileei galderak egiteko, ekintza oso ikusgarria izan zen.