Udaberria indartsu etorri da eta Aiako Harria eta Aralar Parke Naturaletan urte sasoi honek eskaintzen dizkigun aukerak ezagutzera eman nahi dizkizugu. Bertako biodibertsitatearen sekretuak ezagutzeko ibilaldi desberdinak antolatu ditugu bi Parke Naturaletan. Alde batetik, Aralar Parke Naturala ezagutzeko Lizarrustitik abiatuta Lareora bitartean osatuko dugu ibilaldia (3-4 ordu bitartekoa) eta beste alde batetik, Aiako Harria Parke Naturala ezagutu nahi baduzu, hiru ibilaldi ditugu aukeran: Kauso-Oieleku; Listorreta-Landarbaso eta Añarbeko basoa (3 orduko iraupena dute). Ibilaldi guztiak ikastalde zein talde antolatuei zuzenduak daude.

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: Aralar Parke Naturala 943180335 barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Aiako Harria Parke Naturala 943495069arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.parketxesarea.org